Almost ready!
In order to save audiobooks to your Wish List you must be signed in to your account.
Log in Create accountShop Small Sale
Shop our limited-time sale on bestselling audiobooks. Donโt miss outโpurchases support local bookstores.
Shop the saleLimited-time offer
Get two free audiobooks!
Nowโs a great time to shop indie. When you start a new one credit per month membership supporting local bookstores with promo code SWITCH, weโll give you two bonus audiobook credits at sign-up.
Sign up todayHaize-lekuak
This audiobook uses AI narration.
Weโre taking steps to make sure AI narration is transparent.
Learn moreMikelak supituki utzi beharko du atzean baserriko haurtzaroa, ama alargunak Altsasun entregatzen duen unean. Han, gerra zibilaren itzal eta ilinti bizi-bizien artean, neskame arituko da hamahiru urte apenas dituen neskatoa. Hala egin dute bere aurretik ahizpa zaharrek, hala egingo du berak ere, txandan-txandan etxeko mahaia arintzea tokatzen zaionean, eta, bide batez, akaso gerora baliagarria izango zaion ofizioan trebatzea helburu.
Reparaztarren etxean ezagutuko du jende dirudunaren bizimodua, baina baita txanponaren ifrentzua ere. Ez baita giro galtzaileentzat.
Menderatu beharko du etxemina, oroitzapenak bridatuz eta bizimodu berrian bidaide egokituko zaizkionei tokia eginez bizitzaren aro berrira irekitzen hasi den bihotz nerabean.
Ikasiko du, haragi propioan, alferrik dela haize guztietatik babesean egoten saiatzea, noiznahi heldu daiteke-eta, auskaloko zirrikitutik, menderatu beharreko haize bolada ezezaguna. Beti erne, beti prest dagoena dela haizete bortitzen jostailu baldar izan nahi ez duenaren patua. Heziketa sentimental gogor bezain premiazkoa.
AMAIA TELLERIA MUJIKA (Idiazabal, 1993). Lehen hezkuntzako irakaslea da, eta Bergarako Idazle Eskolan gradu-ondokoa egin zuen. Ipuinak argitaratu ditu zenbait aldizkaritan, eta narrazio laburrak saritu dizkiote Koldo Eleizalde, Gordexola Harana eta Errenteria Hiria lehiaketetan, besteak beste.
AMAIA TELLERIA MUJIKA (Idiazabal, 1993). Lehen hezkuntzako irakaslea da, eta Bergarako Idazle Eskolan gradu-ondokoa egin zuen. Ipuinak argitaratu ditu zenbait aldizkaritan, eta narrazio laburrak saritu dizkiote Koldo Eleizalde, Gordexola Harana eta Errenteria Hiria lehiaketetan, besteak beste.